Online Prestakuntzako Unitatea Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntzako era Eraldaketa Digitaleko Errektoreordetzaren mende dago. Helburua Deustuko Unibertsitatean online prestakuntza garatu ahal izatea da. Horretarako ikastetxeei aholkularitza eta laguntza eskaintzen die eta unibertsitateari online tituluen kalitatea bermatzeko hainbat baliabide.
Unitateak laguntza eskaintzen du online titulu berriak garatzeko prozesuaren fase guztietan:
Online prestakuntzako proiektu berriak hazten dituzuen pertsonei laguntzeko gaude. Ezagutu ezazu nola lagundu dezakegun Online Hezkuntzako Unitatetik. Kontsultatu hurrengo estekak:
Online prestakuntzan sinesten dugu eta ikasleak beren ikaste prozesuan babestuta/lagunduta sentitzeko esperientziak sortzen ditugu. Kalitatezko irakaskuntzaren alde eta ikasleak ikaste prozesu arrakastatsua izan dezan lan egiten dugu.
Gure lantaldea profil ugarikoa da eta lan arlo desberdinetan antolatuta dago: proiektuen kudeaketa, aholkularitza eta laguntza tekno-pedagogikoa, baliabide digital eta audiobisualen produkzioa, irakasleen formakuntza eta online prestakuntzara bideratutako ikerketa eta berrikuntza. Ezagutu gaitzazu!
Zeintzuk dira online ikastearen abantailak? Zein da gure metodologia? Zein da gure eskaintza? Informazioa gehiagorako kontsultatu gure web orria.
Deustuko Liburutegia. Ikasketa eta ikerketarako baliabide zentroa. IIBZ, 4E solairua
Ramón Rubial Kalea, 1, 48009 Bilbo, Bizkaia
Mateo Ricci eraikina, 1. solairua
Mundaitz Kalea, 50, 20012 Donostia, Gipuzkoa
Gurekin kontaktuan jarri: formacion.online@deusto.es